LAPrako ikastaroa:

Elementu jasotzaileak.

  • 2-4 ordu
  • 10 lagun gehienez
  • Zailtasuna: ertaina

KARGAK ETA TRESNAK JASOTZEKO ELEMENTUAK ERABILTZEKO PRESTAKUNTZA PRAKTIKOA

Nori zuzendua:

Ikastaroa zuzenduta dago kargak eta tresnak (kateak, eslingak, etab.)  jasotzeko elementuak erabiltzen dituzten langileei eta baita lan horiek egiteko materialen kontrolean eta lanen betetzean erantzukizuna dutenei ere (arduradunak, proiektu-arduradunak, LAP teknikariak,…)

HURRENGO IKASTAROAK

Prestatzailea

Elementu jasotzaileak ikastaroa

Ikasi Formación

Prebentzioko goi-mailako teknikariak

Metodoa :

Modulu bakoitza bitan banatuko da:

  1. Lehenengo zatia teorikoa izango da eta alde praktikoa behar bezala ulertzeko ezinbestekoak diren alorrak jorratuko dira.
  2. Bigarren zatia praktikoa izango da eta ikasleak kargak eta tresnak jasotzeko elementuak erabiliko ditu, prebentzio alorreko jardunbide egokiei jarraiki.

Helburu orokorra :

Ikastaroa bukatutakoan, ikaslea gai izango da manipulatu beharreko elementuen ezaugarriak kontuan hartuta kasuan kasuko elementu jasotzaileak aukeratzeko eta ekipoaren aurretiko berrikusketak egiteko.

Edukiak :

  1. Sarrera: araudia, betebeharrak, erantzukizunak.
  2. Tresneria: azalpen orokorrak.
  3. Kargak jasotzeko elementuak: manipulatu beharreko kargaren araberako erabilera.
  4. Elementuak berrikustea eta mantentzea.
  5. Arazoak identifikatzea eta jakinarazte.
  • Iraupena

    Kontuan hartuta langileek burutu beharreko lanak eta horien ezagutzak, prestakuntzaren iraupena 2  eta 4 ordu bitartekoa izango da.

  • Taldeak

    Praktikak ahalik eta gehien baliatzeko taldeak gehienez 8-10 lagunek osatzea gomendatzen dugu.

  • Prestatzaileak

    Prestatzaile guztiak Prebentzioko goi-mailako teknikariak dira eta eskarmentu handia dute sektorean.

  • Diru-laguntzak - Hobariak

    Enpresak eskuragarri ditu FUNDAE elkarteak laneko arriskuen prebentzioarekin lotutako prestakuntza ikastaroak egiteko ematen dituen diru-laguntzak.