LAPrako ikastaroa:

Arrisku elektrikoa TELCO.

  • 6 ordu
  • 12 lagun gehienez
  • Zailtasuna: Ertaina

LAPrako PRESTAKUNTZA PRAKTIKOA TELEKOMUNIKAZIETAKO OPERADORE-INSTALATZAILEENTZAKO

NORI ZUZENDUA:

Ikastaro honetan landuko diren edukiak zuzenduta daude tentsio-gune eskuragarriak dituzten instalazio elektrikoetatik hurbil jarduera ez-elektrikoa burutzen duten langileei eta baimendutako langileek egin beharreko lanak egiten dituztenei.

HURRENGO IKASTAROAK

PRESTATZAILEAK

LAP Altura lanetarako prestakuntza praktikoa

Ikasi Formación

Prebentzioko goi-mailako teknikariak

HELBURUAK:

Helburu orokorra:

  • Arrisku elektrikoari dagokionez “baimendutako” langile gisa aritzeko beharrezkoak diren ezagutzak eta gaitasunak eskaintzea.

Helburu zehatzak:

  • Telekomunikazioen sektoreko langune konfinatuetan egin beharreko lanak modu seguruan burutu ahal izateko jarraibideak eta prozedurak sustatzea.
  • Telekomunikazioen sektoreko langune konfinatuetara sartzeko arauak, prozedurak eta babes-neurriak ezagutzea.
  • Telekomunikazioen sektoreko eremu horietan lan egiteko erabili beharreko babes-baliabideak eta NBEak erabiltzeko eta horien erabilera kontrolatzeko ezagutza teknikoak eskuratzea.
  • Eremu horietan arriskuak murrizteko edo gutxitzeko beharrezkoak diren ekipoen erabilera egokia zehazteko analisi-jarraibide baliagarriak eskuratzea.

METODOA:

Ikastaroa 6 ordukoa eta presentziala izango da eta prestatzaile bakoitzeko 25 ikasle egongo dira gehienez.

Aurrez aurreko prestakuntzak ikaslearen eta prestatzailearen arteko elkarrekintza bermatzen du, edukiak irakaslearen eskutik jasotzen baititu zuzenean ikasleak.

Ikastaroko saiora bertaratzea derrigorrezkoa da.

Hauek dira prestakuntzarako erabiliko diren baliabideak:

  • Irakasle adituek haien jakintza partekatuko dute ikaslearen parte-hartzea bultzatuko duten azalpenen bitartez.
  • Ariketa eta kasu praktikoak taldean landuko dira. Parte-hartzaileen lanetan gerta daitezkeen egoera errealak aztertuko dira ondoren lanpostu bakoitzean erabilgarriak izan daitezkeen ideiak, kontzeptuak eta ereduak ondorioztatu daitezen (banakako eta taldeko gogoetak).
  • Ikus-entzunezko baliabideak.

Aurrez aurreko prestakuntzaz gain, ikasleak lagungarri izango zaion material didaktikoa (eskuliburuak) ere jasoko du.

Ikastaro honen ordutegia prestakuntzako deialdi bakoitzean zehaztuko da.

EDUKIAK:

  • Lanen/Zereginen definizioa.
  • Arrisku elektrikoaren inguruko legeria.
  • Tentsiorik gabeko lanak burutzea.
  • Lanak instalazio elektrikoetatik hurbil burutzea.
  • Tentsioko instalazioetako lanak.
  • Norberaren babeserako eta babes kolektiborako ekipoak.
  • Lanak elektrizitate estatikoko arriskua duten atmosfera erregai edo lehergaietan burutzea.
  • Istripu elektrikoen kasuan egin beharrekoa.
  • IRAUPENA

    Berariazko prestakuntza honetarako ezarrita dauden TELCO jarraibideei jarraiki, ikastaro presentziala 6 ordukoa izango da (5 ordu teoriko eta 1 praktiko).

  • TALDEAK

    Ikastaroa ahalik eta gehien baliatzeko, eta TELCO jarraibideei jarraiki, prestatzaile bakoitzak gehienez 12 lagunez osatutako taldeak izango ditu.

  • PRESTATZAILEAK

    Prestatzaile guztiak Prebentzioko goi-mailako teknikariak dira eta eskarmentu handia dute sektorean.

  • ZIURTAGIRIAK

    Parte-hartzaile guztiek ikasitakoa bilduko duen txosten bat jasoko dute eta baita bertaratze-ziurtagiri bat ere.

    IKASI FORMACIÓN taldeko PREVITEK Ziurtatutako Kanpoko Prebentzio Zerbitzuak igorriko ditu ziurtagiriak.

  • DIRU-LAGUNTZAK - HOBARIAK

    Enpresak eskuragarri ditu FUNDAE elkarteak laneko arriskuen prebentzioarekin lotutako prestakuntza ikastaroak egiteko ematen dituen diru-laguntzak.