LAPrako ikastaroa:

Industriako Erreskateak eta Ebakuazioak.

  • 6-8 ordu
  • 10 lagun gehienez
  • Zailtasuna: ertaina

INDUSTRIAKO ERRESKATEETARAKO ETA EBAKUAZIOETARAKO PRESTAKUNTZA PRAKTIKOA

Helburua :

Alturako lanetan gerta daiteke langile bat edo hainbat erorketen aurkako sistemetatik zintzilik geratzea.

Azkar erreskatatu eta ebakuatu ezean, lesio larriak paira ditzake zintzilik dagoenak.

Horregatik, ezinbestekoa da gerta daitezkeen larrialdiei aurrea hartzea eta zintzilik geratutako langileak erreskatatzeko eta ebakuatzeko gai izango diren langile PRESTATUAK edukitzea.

HURRENGO IKASTAROAK

Prestatzailea

Industriako erreskateak eta ebakuazioak ikastaroa

Ikasi Formación

Prebentzioko goi-mailako teknikariak

Metodoa :

Modulu bakoitza bitan banatuko da:

  1. ALDE TEORIKOA: marko arautzailea, arnesaren sindromea, larrialdi-planak, erreskaterako jarraibide orokorrak, lehen sorospenak,…
  2. ALDE PRAKTIKOA: ainguraketa-puntuak instalatzea, erabili beharreko materiala, istripua izan duenarengana iristeko teknikak, jaisteko teknikak, desblokeatzeak, istripua izan duena salbatzea.

Lekua :

IKASI FORMACIÓNek Astigarragan (Gipuzkoan) duen alturako lanetarako prestakuntza zentroan egin daiteke prestakuntza, edo bezeroaren etxean edota erabiltzaileek lanak egin ohi dituzten instalazioetan (komunikazioko dorreak, industriako instalazioetan,…).

  • Iraupena

    Kontuan hartuta langileek burutu beharreko lanak eta horien ezagutzak, prestakuntzaren iraupena 6 ordukoa izango da.

  • Taldeak

    Praktikak ahalik eta gehien baliatzeko taldeak gehienez 8-10 lagunek osatzea gomendatzen dugu.

  • Prestatzaileak

    Prestatzaile guztiak Prebentzioko goi-mailako teknikariak dira eta eskarmentu handia dute sektorean.

  • Diru-laguntzak - Hobariak

    Enpresak eskuragarri ditu FUNDAE elkarteak laneko arriskuen prebentzioarekin lotutako prestakuntza ikastaroak egiteko ematen dituen diru-laguntzak.