LAPrako ikastaroa:

Alturako lanak TELCO II.

  • 16 horas
  • Máx. 6 participantes
  • Dificultad: Media

TELCO II Ikastaroa – Alturako lanak

Telekomunikazioen sektoreko langileei zuzenduta dago, zehazki 2 metrotik gorako altueratan eskuzko eskailerekin, eskailera finkoekin, aldamioekin, zurezko postetan, hormigoizko postetan eta babesdun estalkietan lan egiten dutenei.

HELBURUAK:

  • Burutu beharreko obra-unitateak gauzatzen diren bitartean lanerako teknika seguruak aplikatu ahal izateko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak zein praktikoak eskuratzea.
  • Telekomunikazioen sektoreko langileen segurtasuna bermatzeko ezagutzak eskuratzea: alturako lanekin lotuta dauden arriskuak eta neurri prebentiboak, lanak gauzatzeko prozedurak eta NBE osagarrien erabilera egokia.
  • Telekomunikazioen sektoreko langileei ezagutza egokia eta eraginkorra eskaintzea alturako lanak modu seguruan burutu ditzaten NBEak erabiliz.
  • NBEak mantentzeko eta horien erabilera kontrolatu eta mugatzeko oinarrizko jarraibideak ezagutzea.

HURRENGO IKASTAROAK

PRESTATZAILEAK

LAP Altura lanetarako prestakuntza praktikoa

Ikasi Formación

Prebentzioko goi-mailako teknikariak

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOA:

Ikastaroaren edukiak. ALDE TEORIKOA

  • Araudia eta legeria.
  • Erorketaren fisika.
  • Norberaren Babeserako Ekipoak (NBEak).
  • Erorketetatik babesteko sistema.
  • Ainguraketa-sistemak.
  • Kargak eskuz igotzea.
  • Istripua gertatzekotan egin beharrekoa.
  • Arriskuen identifikazioa.
  • Eskuzko eskaileren erabilera.
  • Hormigoizko eta egurrezko postetara nola iritsi eta bertan nola jarri.
  • Aldamio gaineko lanak.
  • Pertsonak igotzeko plataforma jasotzaile mugikor baten gainean egin beharreko lanak.

Edukiak. ALDE PRAKTIKOA

  • Norberaren Babeserako Ekipoa.
  • Erorketetatik babesteko sistemak.
  • Eskuzko eskaileren erabilera.
  • Hormigoizko eta egurrezko postetara nola iritsi eta bertan nola jarri.

Ikastaroaren barne:

  • Norberaren eta Taldearen Babeserako Ekipoaren erabilera ikastaroan zehar.
  • Erantzukizun Zibileko asegurua eta Istripuetakoa.
  • Azterketak eta azken ebaluazio-txostena.
  • TELCO I Prestakuntzaren ziurtapena.

LEKUA:

IKASI FORMACIÓNek Astigarragan (Gipuzkoan) duen alturako lanetarako prestakuntza zentroan egingo da prestakuntza.

  • IRAUPENA

    Kontuan hartuta langileek burutu beharreko lanak eta horien ezagutzak, prestakuntzaren iraupena 6  ordukoa izango da.

  • TALDEAK

    Praktikak ahalik eta gehien baliatzeko, eta TELCO jarraibideei jarraiki, prestatzaile bakoitzak gehienez 6 lagunez osatutako taldeak izango ditu.

  • PRESTATZAILEAK

    Prestatzaile guztiak Prebentzioko goi-mailako teknikariak dira eta eskarmentu handia dute sektorean.

  • ZIURTAGIRIAK

    Parte-hartzaile guztiek ikasitakoa bilduko duen txosten bat jasoko dute eta baita bertaratze-ziurtagiri bat ere.

    IKASI FORMACIÓN taldeko PREVITEK Ziurtatutako Kanpoko Prebentzio Zerbitzuak igorriko ditu ziurtagiriak.

  • DIRU-LAGUNTZAK - HOBARIAK

    Enpresak eskuragarri ditu FUNDAE elkarteak laneko arriskuen prebentzioarekin lotutako prestakuntza ikastaroak egiteko ematen dituen diru-laguntzak.