LAPrako ikastaroa:

Plataforma jasotzaileak.

  • 6-8 ordu, UNE araua
  • 10 lagun gehienez
  • Zailtasuna: ertaina

Plataforma jasotzaileak erabiltzen ikasteko prestakuntza praktikoa

Nori zuzendua:

Ikastaroa zuzenduta dago alturako lanak egiten dituzten langileei eta baita lan horiek egiteko materialen kontrolean eta lanen betetzean erantzukizuna dutenei ere (arduradunak, proiektu-arduradunak, LAP teknikariak,…).

HURRENGO IKASTAROAK

Prestatzailea

Plataforma jasotzaileak LAP ikastaroa

Ikasi Formación

Prebentzioko goi-mailako teknikariak

Metodoa :

Modulu bakoitza bitan banatuko da:

  1. Lehenengo zatia teorikoa izango da eta alde praktikoa behar bezala ulertzeko ezinbestekoak diren alorrak jorratuko dira.
  2. Bigarren zatia praktikoa izango da eta ikasleak orga jasotzaileak erabiliko ditu, prebentzio alorreko jardunbide egokiei jarraiki.

Helburu orokorrak :

Ikastaroa bukatutakoan, ikaslea gai izango da:

Plataforma jasotzaile baten osagaiak definitzeko.

Arriskuak eta prebentzio-neurriak ezagutzeko.

Ekipoak erabiltzeko araudiak eta mantentze-lanak definitzeko.

Plataforma jasotzailearen erabilera okerretik eratorritako arriskuak prebenitzeko.

Ekipoak erabiltzeko ariketa praktikoak egiteko.

Edukiak :

  1. Plataforma jasotzailearen definizioa eta zatiak
  2. Sailkapena
  3. Arriskuak eta arrisku-faktoreak
  4. Prebenitzeko eta babesteko neurriak
  5. Plataformaren erabilerarako segurtasun-arauak
  6. Erabilera eskuliburua. Ziurtapena eta seinaleztatzea
  7. Operadorea
  8. NBEak
  • Iraupena

    Kontuan hartuta langileek burutu beharreko lanak eta horien ezagutzak, prestakuntzaren iraupena 6  ordukoa izango da.

  • Taldeak

    Praktikak ahalik eta gehien baliatzeko taldeak gehienez 8-10 lagunek osatzea gomendatzen dugu.

  • Prestatzaileak

    Prestatzaile guztiak Prebentzioko goi-mailako teknikariak dira eta eskarmentu handia dute sektorean.

  • Diru-laguntzak - Hobariak

    Enpresak eskuragarri ditu FUNDAE elkarteak laneko arriskuen prebentzioarekin lotutako prestakuntza ikastaroak egiteko ematen dituen diru-laguntzak.