LAPrako ikastaroa:
Bisita itzazu gure webgune hauek:
Ikastaroa zuzenduta dago orga jasotzaileak gidatzen dituzten langileei eta baita lan horiek egiteko materialen kontrolean eta lanen betetzean erantzukizuna dutenei ere (arduradunak, proiektu-arduradunak, LAP teknikariak,…), izan ere, horiek guztiek burutzen dituzten lanei egokitutako arriskuen prebentzioko berariazko prestakuntza behar dute.
Prebentzioko goi-mailako teknikariak
Modulu bakoitza bitan banatuko da:
Ikastaroa bukatutakoan, ikaslea gai izango da orga jasotzaileak gidatzeko eta gerta daitezkeen arriskuak antzemateko. Gainera, orga behar bezala erabiltzeko eta mantentzeko berariazko informazioa jasoko du eta arriskua desagerrarazteko edota txikitzeko egokiak diren neurri zuzentzaileak egokitu ahal izango ditu.
Ekintza prestatzailea bukatutakoan, ikaslea gai izango da:
Orga ezberdinek dituzten elementuak eta horien erabilerak ezagutzeko: eraman, jaso, arrastaka eraman edo pilatu.
Orgak era guztietako istripuak saihestuz gidatzeko, edozein dela daraman kargaren tamaina, bolumena edo langunea.
Arazo eta matxura ohikoenak identifikatzeko, horiek konpontzeko edota mantentze-lanetako teknikariei azalpen zehatzak emateko.