LAPrako ikastaroa:

Zubi-garabiak.

  • 6-8 ordu
  • 10 lagun gehienez
  • Zailtasuna: ertaina

ZUBI-GARABIAK ERABILTZEN IKASTEKO PRESTAKUNTZA PRAKTIKOA

Nori zuzendua:

Ikastaroa zuzenduta dago alturako lanak egiten dituzten langileei eta baita lan horiek egiteko materialen kontrolean eta lanen betetzean erantzukizuna dutenei ere (arduradunak, proiektu-arduradunak, LAP teknikariak,…).

HURRENGO IKASTAROAK

Prestatzailea

zubi-garabiak ikastaroa

Ikasi Formación

Prebentzioko goi-mailako teknikariak

Metodoa :

Modulu bakoitza bitan banatuko da:

  1. Lehenengo zatia teorikoa izango da eta alde praktikoa behar bezala ulertzeko ezinbestekoak diren alorrak jorratuko dira.
  2. Bigarren zatia praktikoa izango da eta ikasleak orga jasotzaileak erabiliko ditu, prebentzio alorreko jardunbide egokiei jarraiki.

Helburu orokorrak :

Ekintza prestatzailea bukatutakoan, ikaslea gai izango da:
Zubi-garabiaren osagaiak definitzeko.

 Arriskuak eta neurri prebentiboak identifikatzeko.

Ekipoa erabiltzeko eta mantentzeko arauak zehazteko.

Zubi-garabiaren erabilera okerretik eratorritako arriskuak prebenitzeko.

Edukiak :

  1. Araudi aplikagarria.
  2. Zubi-garabiaren deskribapena.
  3. Kargak zubi-garabiarekin maneiatzea.
    1. Mantentze-lanak eta egiaztapenak.
  4. Eslingatzea eta kargen erabilera.
  5. Seinaleztapena.
  6. Garabi-operadorearen, seinalegilearen eta maniobra-buruaren funtzioak.
  7. Garabien erabilera eta mantenua.
  8. Biribilkatzeko kableak eta danborrak.
  9. Zubi-garabiaren segurtasun-elementuak.
  10. Norberaren Babeserako Ekipoak.

Alde praktikoa :

  1. Zubi-garabiaren erabilera.
  2. Segurtasun-elementuak egiaztatzea.
  3. Eslingak.
  4. Karga ezberdinak (barrak, jantak, etab.) manipulatzea eta eslingatzea.
  • Iraupena

    Kontuan hartuta langileek burutu beharreko lanak eta horien ezagutzak, prestakuntzaren iraupena 6 eta 8 ordu bitartekoa izango da.

  • Taldeak

    Praktikak ahalik eta gehien baliatzeko taldeak gehienez 8-10 lagunek osatzea gomendatzen dugu.

  • Prestatzaileak

    Prestatzaile guztiak Prebentzioko goi-mailako teknikariak dira eta eskarmentu handia dute sektorean.

  • Diru-laguntzak - Hobariak

    Enpresak eskuragarri ditu FUNDAE elkarteak laneko arriskuen prebentzioarekin lotutako prestakuntza ikastaroak egiteko ematen dituen diru-laguntzak.